Kalegoen plazan egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan.
Iruñeko Ermitagaña auzoko Anayak tabernan hil zuen 51 urteko gizonak 47 urteko emakumea. Bikotekide ez ezik, lankide ere baziren Anayak tabernan. Gizonezkoak atzo deklaratu zuen Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Iruñeko Epaitegian. Bitartean, Espainiako Polizia eta udaltzainak gertatutakoa ikertzen ari dira, baina dagoeneko baieztatu dute genero indarkeria egotziko diotela atxilotuari. Sumarioa sekretupean dago.
2023an lau emakume hil dituzte indarkeria matxistaz. Maiatzaren 16an, gizon batek bikotekide ohia hil zuen Orion, eskopeta batekin tiro eginda. Maiatzaren 28an, gizon batek 32 urteko emakume bat hil zuen Gasteizen, apartamentu hotel bateko logela batean. Ekainaren 15ean 89 urteko emakume bat hil zuen 28 urteko ilobak, Bilbon. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak baieztatu zuen hilketa matxista izan zela.