Mendaron ere ospatu dituzte sanferminak

Barren.eus 2023ko uztailaren 6a

Txupinazoa jaurtita egin du eztanda festak Iruñean, baina Mendaroraino ere ailegatu da sanfermin festa ospetsuen oihartzuna.

Udalekuetan parte hartzen ari diren neska-mutilak zuri-gorriz jantzita agertu dira Herriko Enparantzara, eta 12:00etan Iruñean egiten duten moduan, San Ferminei hasiera emateko suziria jaurti dute udaletxeko balkoitik. Txupinazoaren ostean, entzierroa irudikatu dute, bihar Iruñean egingo duten lehen entzierroari aurrea hartuz.

*Argazkiak: Bienve Acemel

2023 07 06 txupinazioa sanfermin mendaro arg Bienve Acemel