Hasi dituzte udalekuak Mendaron

Barren.eus 2023ko eka. 26a, 10:35

63 ume eta zazpi begirale batu dira gaur Mendaron udalekuetako lehenengo egunean. Eskolako jolastokian elkartu dira 10:00etan, eta taldetan banatu ostean, herriko gune ezberdinetarako bidea hartu dute.

Gaur hasi dituzte udalekuak Mendaron. Gaur hasi eta uztailaren 21era arte kantuan eta jolasean jardungo dira HH3tik LH6ra arteko haurrak. 74 umek eman dute izena guztira udalekuetarako, baina bi txanda eskaini ditu Udalak aurten ere, eta lehenengo txandan, 63 ume elkartu dira gaur, eta zazpi begirale. Gaurtik uztailaren 7ra artekoa izango da lehenengo txanda, eta uztailaren 10etik 21era artekoa bigarren txanda, baina badaude bi txandatan izena emandakoak ere.