EAJk irabazi ditu Espainiako Kongresurako Hauteskundeak Elgoibarren, eta 36 boto gutxiagorekin EH Bildu izan da bigarren indarra

Barren.eus 2023ko uzt. 23a, 21:28

Espainiako Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeak egin dituzte gaur, eta dagoeneko Elgoibarren zenbatu dituzte boto guztiak. EAJk irabazi ditu Kongresurako Hauteskundeak, eta 36 botoko aldearekin, EHBildu izan da bigarrena. Duela lau urteko emaitzekin alderatuta, PSOE-k izan du gorakada handiena, eta hirugarren indarra da Elgoibarren.

Kongresurako Hauteskundeetako Elgoibarko emaitzak irten dira, eta botoen 100% zenbatuta, EAJ izan da irabazle 1.793 botorekin (botoen %31,10).

Jeltzaleek berriz ere lehenengo indarra izatea lortu dute Elgoibarren, baina duela lau urteko emaitzekin alderatuta 515 boto galdu dituzte. Lehia estua izan du EH Bildurekin, eta azken emaitzean 36 botoko aldea izan dute. Ezker Abertzaleko koalizioak 1.757 boto eskuratu ditu (botoen %30,47), eta 2019ko hauteskundeetan baino 280 boto gehiago lortu dituzte. PSOE izan da Elgoibarren hirugarren indarra, baina orain dela lau urteko emaitzekin alderatuta, bera izan da gorakada nabarmenena izan duena. Alderdi Sozialistak 1.294 boto eskuratu ditu gaur (botoen %22,44), eta orain dela lau urte baino 310 boto gehiago.

Podemos izan zen laugarren indarra 2019an 724 botorekin, eta gaurkoan Sumar koalizioak ez du lortu emaitza hori mantentzea. 295 boto galdu ditu koalizio ezkertiarrak, eta 429 boto eskuratu ditu. PPk, berriz, gora egin du eta 63 boto gehiago jaso ditu gaurkoan; 343 guztira. Voxek 76 boto eskuratu ditu, 2019an baino zazpi gutxiago.

 • Abstentzioa puntu bat igo da Elgoibarren
2019an bi aldiz egin ziren Espainiako Gorteetarako bozak. Apirilaren 28ko hauteskundeen ondoren, alderdiek ez zuten akordiorik erdietsi, eta bigarrenez eman behar izan zuten botoa herritarrek, azaroaren 10ean. Elgoibarren, apirilean %25,23koa izan zen abstentzioa, eta bost puntu handiagoa, azaroan, %30,67koa. 2023koetan %31,84koa izan da, orain dela lau urte baino 1,17 handiagoa, baina 2016ko %35,52etik urrun. Elgoibarren 8.522 lagun zeuden botoa ematera deituak, eta 5.808k eman dute. Abstentzioa %31,84koa izan da, 

 

Hona hemen, Elgoibarko emaitzak, auzoz auzo.
2023 07 23 espainiako hauteskundeak elgoibar auzoz azuo taula

Taula Elgoibar 2023-2019

Grafikoa Mendaro 2023-2019

Taula Mendaro 2023-2019

Barrak Debabarrena 2023-2019

Taula Debabarrena 2023-2019