PSOE izan da Elgoibarren hirugarren indarra, baina orain dela lau urteko emaitzekin alderatuta, bera izan da gorakada nabarmenena izan duena. Alderdi Sozialistak 1.294 boto eskuratu ditu (botoen %22,44), eta orain dela lau urte baino 310 boto gehiago.
Mendaron, EH Bilduk estreinakoz lortu du boto kopuru handiena Espainiako Kongresurako Hauteskunde batzuetan. Botoen %34,42 eskuratu du ezker abertzaleko koalizioak, eta 2019ko azaroko hauteskundeetan baino 107 boto gehiago jaso ditu. Azken urteetako tendentzia apurtu da beraz, Mendaron. Bigarren indarran EAJ izan da 278 botorekin (botoen %29,44), eta duela lau urteko emaitzekin alderatuta, 101 boto galdu dituzte jeltzaleek.
∞Lotura duten albisteak:
- EAJk irabazi ditu Espainiako Kongresurako Hauteskundeak Elgoibarren, eta 36 boto gutxiagorekin EH Bildu izan da bigarren indarra (2023-07-23)
- EH Bilduk irabazi ditu estreinakoz Espainiako Kongresurako Hauteskundeak Mendaroan (2023-07-23)