EH Bilduk irabazi ditu estreinakoz Espainiako Kongresurako Hauteskundeak Mendaroan

Barren.eus 2023ko uzt. 23a, 21:54

EH Bilduk Udal Hauteskundeetan erakutsitako nagusitasuna berretsi du Mendaron, eta estreinakoz irabazi ditu Espainiako Kongresurako Hauteskundeak. EAJ izan da bigarren indarra, baina botoan behera egin dute jeltzaleek orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta.

Mendaron EH Bilduk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak 325 botorekin. Botoen %34,42 eskuratu du ezker abertzaleko koalizioak, eta 2019an baino 107 boto gehiago jaso ditu gaurkoan. Azken urteetako tendentzia apurtu da beraz, Mendaron, eta estreinakoz irabazi ditu Espainiako Kongresurako Hauteskundean EH Bilduk. Bigarren indarran EAJ izan da 278 botorekin (botoen %29,44), eta duela lau urteko emaitzekin alderatuta, 101 boto galdu dituzte jeltzaleek. PSOEk 2019an baino 14 boto gehiago izan ditu gaur, eta 155 botorekin hirugarren indarra izan da (botoen %16,41). 2019an Podemos izan zen hirugarren indarra, baina gaurkoan Sumar koalizioak ere ez du berdindu orain dela lau urte Podemosek eskuratutako boto kopurua. Alderdi moreak 168 boto jaso zituen, eta Sumar koalizio ezkertiarrak 116 jaso ditu gaur. PP eta Vox alderdi eskuindarrek, bestalde, hamabina boto gehiago jaso dituzte 2019an baino. PPk 39 izan ditu eta Voxek, 18.

Abstentzioak behera egin du Mendaron. Aipatu behar da 2019an oso altua izan zela Abstentzioa Mendaron, %37koa, eta gaurkoan %33,51koa. Mendaron 952 herritarrek eman dute botoa gaur, errolda osatzen duten 1.432 herritarretatik.

 

Taula Elgoibar 2023-2019

Grafikoa Mendaro 2023-2019

Taula Mendaro 2023-2019

Barrak Debabarrena 2023-2019

Taula Debabarrena 2023-2019