Bost egunetako jaiak izan dira, eta jaiek iraun duten bitartean ez da atsedenik egon. Adin eta gustu guztietako herritarrentzako ekintzak izan dira aurtengo egitarauan, eta denek izan dute euren tartea. Gazteek eurek ere, eurentzako propio prestatutako eguna izan dute, ume eta helduek bezalaxe. Kuadrilla Egunak, bestalde, denak batu zituen, eta Jaixetan enixe etxea lemapean, koloretan ospatu zuten eguna. Herritarrez gain, kanpoko jende asko ibili da aurtengo jaietan, bereziki, Puro Relajo, Gozategi eta Bulego taldeen kontzertuetan.
Jaiak, oro har, giro eta umore onean joan dira, eta BARRENeko kamera han eta hemen ibili da jaietako unerik garrantzitsuenak jasotzeko. Pilota partidak, paella lehiaketa, erraldoiak, danborrada...
2023ko Santa Ana jaiak, argazkietan:
- UZTAILAK 26: Santa Ana eguneko argazki bilduma
- UZTAILAK 25: Santio Eguneko argazki bilduma
- UZTAILAK 24: Kuadrilla Eguneko argazki bilduma
- UZTAILAK 23: Haur eta nagusien eguneko argazki bilduma
- UZTAILAK 22: Gazteen Eguneko argazki bilduma
∞Lotura duten albisteak:
- Santa Ana eguna ospatzen ari dira Mendaron, jaietako azkena aurten (2023-07-06)
- Jaien azken txanpan dira Mendaron (2023-07-26)
- Kuadrilla egun koloretsua izan dute Mendaron (2023-07-24)
- Umeen eta adinekoen eguna, Mendaron (2023-07-23)
- Hasi dituzte 2023ko santanak Mendaron (2023-07-22)
- Bete-beteak datoz aurten santanak (2023-07-21)