- Ikus hemen 2023ko San Bartolome jaietako EGITARAUA -PDF-
- Eta hemen egitarau ofizialeko kultur eskaintzari begiratu bat -PDF-
Haritz Euskal Dantzari Taldekoek botako duten txupinazoarekin hasiko dira aurten sanbartolomeak Elgoibarren. Ofizialki, abuztuaren 23an hasiko dira, baina bezperatik jai-giroa izango da herrian, Gune Askekoek ere osatu dutelako egitaraua jaietarako. Zazpi egunez, beraz, izango da zer ikusi eta zertaz gozatua herrian.