Berdintasunean, aske eta feminismotik bizitzeko jaiak antolatu dituzte Maalako Jai Batzordekoek

Barren.eus 2023ko uzt. 28a, 09:07

Maalako Gune Askean egitarau propioa izango dute aurtengo sanbartolomeetan ere, eta egongo da zer aukeratu.

Gune Asketik jakitera eman dutenez, aldarrikapena eta festa uztartuko dituzte sanbartolomeetan ere. Kontzertuak, ibai garbiketa, presoen eskubideen aldeko bazkaria eta bertso poteoa antolatu dituzte, besteak beste. (egitaraua beherago)

Gaztetxearen urteurrena ospatuz hasiko dituzte herriko festak, abuztuaren 22an, eta Deba ibaiaren garbiketa izango da prestatu duten aurreneko ekitaldia. Uretatik eta ibai ertzetatik ahalik eta hondakin gehien ateratzen saiatuko dira goizean (ikus iazko ibai garbiketa). Arratsaldean jaietarako kamisetak banatzeko ekitaldia egingo dute lehenik, eta Julio Sotorekin eta Joanes Ilarregirekin bertso poteoa gero.

Musikak leku berezia izango du egitarauan. Estilo askotariko musikariek girotuko dute Maala aldea. Horietako bi elkarrizketatu ditu BARREN astekariak San bartolome jaiei buruzko zenbaki berezian: Gaizka Uranga bateria-jole elgoibartarra eta Andoni Ollokiegi abeslari pasaitarra.

  • Pandemia aurretxoan hasi zen Gaizka Uranga (Elgoibar, 2002) bateria jotzen, eta gaur gaurkoz hiru musika taldetan dihardu. Amildegi, Makis 37 eta Patxangoi. Gune Askean arituko da jaietan. (Irakurri hemen Gaizka Urangari eginiko  elkarrizketa)
  • Andoni Ollokiegi (Pasai Donibane, 1992) musikariak, berriz, abuztuaren 23an joko du Maalan, presoen eskubideennaldeko bazkariaren ondoren. Euskal abestien bertsioak joko ditu bereziki, umore pixka batekin uztartuta, eta nazioarteko abesti ezagunak ere joko dituela aurreratu du BARREN astekariari eman dion elkarrizketan. (Irakurri hemen Andoni Ollokiegiri eginiko elkarrizketa)

Maalako eszenatoki gainera igoko diren gainerako taldeak honakoak dira: La Jodedera, Soinuz Blai, Debrass Band, Bad Sound System eta DJ La Fulana. Horiei buruzko informazio osoagoa BARREN astekariaren 1295. zenbakian -PDF-

2023 07 28 barren 1295 egitaraua gune askea

2023 07 28 gune askea maala ollokiegi sanbartolome 2019 BARREN

2023 07 28 gune askea maala olokiegi 2019 sanbartolo BARREN

2023 07 28 gune askea maala debras 2022 sanbartolome BARREN