Erantzun horien arabera, erabiltzaileek "oso ontzat" jo dute udal liburutegiak eskaintzen duen zerbitzua, izan ere, %28,3k 10eko puntuazioa eman diote liburutegiari, eta %22,2k 9koa. Parte-hartzaileen %64,9k 31 eta 65 urte bitartean dituzte, % 15,2k 19 eta 30 urte bitartean, eta % 13,6k 66 urte baino gehiago. Era berean, inkestatuen %69,9 emakumeak izan dira eta %29,1 gizonak.
Erabilerari dagokionez, liburuak maileguan uztea eta liburutegia ikasteko erabiltzea dira erabilerarik ohikoenak, eta, ondoren, DVDak maileguan hartzea eta hainbat material irakurtzea. Egungo ordutegia mantentzeko adostasun orokorra dago, baina iradokizunak egin dituzte uztailean eta abuztuan ordutegia zabaltzeko, eta baita larunbatetan ere. Liburutegiko langileen arreta positibotzat jo dute erabiltzaileek, eta ikasgelan giro lasaia eta errespetuzkoa izatearen garrantzia nabarmendu dute. Erabiltzaile batzuek liburutegian leku gehiago behar dela aipatu dute, batez ere, haurren atalean. Azkenik, ikasteko gela handiagoak eta intsonorizatuagoak behar direla ere aipatu dute.
Udalak eskerrak eman dizkie asebetetze inkestan modu aktiboan parte hartu duten herritarrei, eta parte-hartzaileen artean 80 euroko erosketa bonua zozkatu dute, Txankakuako establezimenduetan gastatzeko: Karmelo Oiartzabal izan da irabazlea.
∞Lotura duten albisteak: