Herrian bertan euskara ikasteko aukera zabaldu nahi du Mendaroko Udalak aurten ere

Barren.eus 2023ko ira. 18a, 12:50

Herrian bertan euskara eskolak jasotzeko aukera eman nahi die Mendaroko Udalak herritarrei. Horretarako, baina, euskara ikasi nahi dutenen beharrak zeintzuk diren jakin nahi du, haien beharrei ahal den ondoen erantzuteko asmoz.

Horretarako, irailaren 20tik 30era arteko epea zehaztu du. Euskara ikasi nahiko luketen mendaroarrei mendaroeuskaltegi@gmail.com helbidera idazteko edota 652 764 499 telefono zenbakira deitzeko eskatu diete. Telefono arretarako ordutegia 15:00etatik 21:00etara artekoa dela zehaztu dute.

∞Lotura duten albisteak: