Gaur egun bost ikaslek parte hartzen dute, bi orduko eskolekin aste tarteko egun guztietan. Aurreko urrats gisa, Udalak, UEMArekin eta Arno Guraso Elkartearekin, euskara ikasteko ikastaro bat jarri zuen abian apiriletik ekainera, eta 11 lagunek hartu zuten parte. Astean bitan elkartzen ziren, bi orduz euskara ikasteko. Ikastaroan parte hartu zuten hiru lagunek euskara ikasten jarraitzen dute gaur egun Euskaltegian.
∞Lotura duten albisteak:
- Mendaro euskaldun(ago)tzen (2021-06-04)
- Mendaron euskarak zer osasun duen aztertuko dute gazteek (2021-03-10)
- Mendaron ez da euskara ikasteko talderik osatu (2019-10-07)