Zabalik dago sanmigeletan egingo dituzten jatorduetarako izen ematea

Barren.eus 2023ko ira. 26a, 09:15

San Migel eguna da irailaren 29a, barikua, eta egun horretan jaiak hasiko dituzte Aiastian. Antolatzaileek esan dute bazkarirako nahiz afarirako erreserba egin behar dela.

Barikutik aurrera jaietan murgilduko dira aiastiarrak, 10:30ean egingo duten kanpai jotzearekin. Meza (11:00etan), pilota partida (13:00) eta bazkaria (14:30) dituzte iragarrita lehenengo egunerako eta Baltzola eta Andonegi trikitilarien meza-ostekoa, mokaduarekin batera.

Zapaturako, berriz, umeen jolasak, bazkaria, haurrentzako puzgarri eta tailerrak, bolo txapelketa, Haritz dantza taldekoen emanaldia (19:30), afaria, Emaion taldearekin erromeria (23:30) eta 3 hirukiak DJaren saioa iragarri dituzte. Egun horretarako, gainera, autobus zerbitzua ere lotu dute 19:00etatik 05:00ak biartean Txarridunako errotondatik.

Antolatzaileek esan dute bazkarirako nahiz afarirako erreserba egin behar dela ondorengo telefono zenbaki honetara deituta: 666 269 636 (Elorri) eta erreserba egiteko azken eguna irailaren 28a izango dela.
Domekan bukatuko dituzte jaiak. Egun horretarako, ohi legez, artzain txapelketa antolatu dute eguerdirako, eta 17:00etan hasita, idi-demak egingo dituzte gero. Elgoibarko Soartek, Orioko Olidenek eta Muruetako Kamiñok parte hartuko dute. Arratsaldea girotzeaz Baltzola eta Andonegi trikitilariak arduratuko dira.

2023 09 26 sanmigel jaiak aistia egitaraua

∞Lotura duten albisteak: