Indarberrituta itzuli dira Aiastiako San Migel jaiak

Barren.eus 2022ko ira. 28a, 09:07

Bi urteko etenaren ostean, bete beteak izan dira aurtengo San Migel jaiak. Antolatzaileek esan dute jende asko ibili dela, eta zapatuko afarian esaterako 200 bat lagun batu zirela.

 Aurtengo berrikuntzen artean autobus zerbitzua nabarmendu behar da. Zapatuan Aiastiara igotzeko doako autobusa jarri zuten jai batzordekoek, 19:00etatik goizaldeko 5:00ak arte, eta lagun askok erabili zutela azaldu dute, gazteek bereziki. Aurtengo sanmigeletan festa eta lehia uztartu dituzte ohi bezala, eta ez dira falta izan ohiko bolo eta artzain txakur txapelketak eta ezta idi demak ere.
 • Jose Antonio Arrillagari omenaldia
Zapatuan jokatu zuten bolo Txapelketan Pedro Gomez eibartarra izan zen irabazlea. Domeka goizean jokatu zuten San Migelgo XIV. Artzain Txakur Txapelketan, berriz, Matxinbentako artzai Pello Segurola eta 'Jai' txakurra izan ziren onenak. Inaxio Etxeberria azpeitiarra eta 'Mis' txakurra sailkatu ziren bigarren eta Juanjo Garate bizkaitarra eta 'Tina' txakurrak lortu zuten hirugarren postua. Txapelketaren amaieran Jose Antonio Arrillaga auzoko artzaia omendu zuten antolatzaileek, Artxate elkartekoek. Arrillaga elkarteko sortzaileetako bat izan zen eta presidentea ere bai hainbat urtean. Horrez gain, makina bat bider izana da Euskal Herriko txapeldun.
Domeka arratsaldean idi-demak jokatu zituzten Aiastiako probalekuan, eta Errezilgo Belamendiren idi pareak egin zuen markarik onena: 55 plaza. Orioko Oliden sailkatu zen bigarren postuan eta Eibarko Mendigoitxi hirugarrengoan. Hona jaien errepasoa, jai batzordekoek pasatako irudietan:


Hona lehietako emaitzak:

Bolo Txapelketa

  1. Pedro Gomez
  2. Imanol Osoro
  3. Javier Osoro
  4. Sergio Rodriguez
  5. Oier Azurmendi
  6. *Auzoko lehena: Amaia Loiola



San Migelgo XIV. Artzain Txakur Txapelket

  1. Pello Segurola eta 'Jai'
  2. Inaxio Etxeberria eta 'Mis'
  3. Juanjo Garate eta 'Tina'
  4. Asier Dakosta eta 'Zeru'
  5. Manuel Gorriti eta 'Indo'
  6. Aitor Urien eta 'Nay'

Idi-demak

  1. Belamendi (Errezil) 55 plaza
  2. Oliden (Orio) 54 plaza eta 2,86 metro
  3. Mendigoitxi (Eibar) 47 plaza

2022 09 24 san migel jaiak aistia omenaldia jose antonio arrillaga

2022 09 24 san migel jaiak aistia afaria 1

2022 09 24 san migel jaiak aistia afaria ostea

2022 09 24 san migel jaiak aistia haritz edt

2022 09 24 san migel jaiak aistia idi demak

2022 09 25 san migel jaiak aiastia idi demak saribanaketa

 

∞Lotura duten albisteak: