Elgoibar Kirol Elkarteak kudeatuko du txosna iraileko azken zapatuko ferian

Barren.eus 2023ko ira. 28a, 11:09

Hileko azken zapatua da irailaren 30ekoa, eta ohi legez, azoka egingo dute Elgoibarren. Baserriko produktuak erosteko aukera izango da Kalebarren plazan, 09:00etatik 14:00etara bitartean, eta eguerditik atzera ganadu erakusketa ere egongo da Kalebarrenen.

Hilabete honetan Elgoibar Kirol Elkarteak (C.D. Elgoibar) hartuko du azokako txosnaren ardura. Elgoibarko baserrietako eta harategietako produktuekin eginiko pintxoak salduko dituzte 11:00etatik atzera. Horren harira klubetik jakinarazi dute kamisetak eta otar bat ere zozkatuko dituztela eta baliatuko dutela egun hori C.D. Elgoibarreko bazkide txartelak banatzeko ere.
9:00etatik 14:00etara, baserriko eta Artalde Artisau Taldeko produktuak salduko dituzte, Kalebarren plazan. Garaiko produktuak eta landa-kultura ezagutzeko umentzako tailerrak ere egongo dira, 12:00etatik aurrera. Eguerditik aurrera, ganadu erakusketa egingo da Kalebarren plazan.

2023 09 27 ferixa azken zapatua cd elgoibar txosna BARREN