Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak, Udalaren babesarekin, musikaren erritmoarekin bete eta alaituko dute Azkue auzoa urriaren 6an, barikua: ‘Erromeria (eta gehiago) familian’ antolatu dute egun horretarako. 17:00etatik aurrera, Azkue auzoko ermitako zelaian Inazio Bereziartua musika eskolako ikasleen emanaldiak izango dira, eta instrumentuak sortzeko eskulanak ere egingo dituzte.
Amaitzean, Danel Legorburu eta Julen Zubizarreta musikari elgoibartarrek zenbait abestiren bertsioak jo eta abestuko dituzte.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, familian egiteko plana da, eta, giroak lagunduz gero, bertan afaltzera animatu dituzte herritarrak.
∞Lotura duten albisteak:
- Azkueko berdegunea, dantzan (2022-05-21)