Urtean era honetako bi azoka antolatzen ditu Txankakuak, martxoan bata eta urrian bestea. Urriko honek badu berezitasun bat, barikuan eta zapatuan egin beharrean eguenean eta barikuan egingo dutela. Azken azoketan moduan, merkatari bakoitzak denda atarira aterako ditu bere salgaiak, eta prezio merkeagoan salduko dituzte.
- Goizez, 10:00etatik 13:00etara egingo dute azoka, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
• 400 euro, sarietan
Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartu ahal izango du. 400 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko lau erosketa-bono). Astelehenean emango dute zozketako emaitzaren berri.
- Hauek hartuko dute parte: Aranburu bitxidenda, Arauri lurrindegia, Atelier Oihana, Barrutia optika, Bizkor bizikletak, Casa Astigarraga, Ecenarro Lentzeria, Federopticos Ikus, G & M jantzi-denda, Garate jantzi-denda, Goiara drogeria, Ipintza margoak, Iria moda, Iriondo kirolak, Karkizano, Lagunak koltxoidenda, Lete, Modas ferpi, Nalai oinetakoak, Olaia martinez estetika zentroa, Pitxintxu, Roteta elektrizitatea, Sara jantzi-denda eta Uzuri optika.
Trafikoan eragina
Stock feria dagoen bitartean, erdiguneko kaleak itxita egongo dira trafikoarentzat. Zehazki, San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana kaleak itxiko dituzte traikoarentzat. Ontziratu gabeko produktu galkorren hornidura hartuko dute kontuan, salbuespen modura, bai eta banku, farmazia eta bitxi-dendetako hornitzaileak ere.