Irailaren 12an Gasteizen egin zuten agerraldian aurkeztu zuten 'Hezkuntzak euskara gehiago behar du' leloa duen sinadura bilketa kanpaina Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura bilketa bat jarri du martxan, hezkuntza arloan euskara gehiago behar dugula iritzita. Hiru dira zehazki Eusko Legebiltzarreko kideei kontuan hartzeko eskatzen zaizkien puntuak:
- Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa sustatzea
- Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma osatzea
- Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzeko bidea jartzea.
Helburu horiekin bat datorrenak, honako loturan sartuta eman dezake atxikimendua: https://euskaragehiago.eus
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako kanpainarekin, eta sinadura ematera animatu ditu elkarteko bazkideak. Urriaren 15era harte iraungo du sinadura bilketa kanpainak.
∞Lotura duten albisteak: