Zabalik da Sanlobeer garagardo azoka

Barren.eus 2023ko urr. 6a, 09:39

Atzo zabaldu zuten Sanloren garagardo azoka hartzen duen karpa Maalan, eta domekara bitartean zuzeneko musika emanaldiek, bingoak edo dantzaldiek girotuko dute Sanlobeer festa.

Sanloko zuzendaritza berriko kideak eta Maialen Gurrutxaga alkatea izan ziren aurtengo azokako lehen garagardoak edaten aurrenekoak. Garagardoaz gainera, egunero salduko dituzte ukondoa, saltxitxak, patata purea, oilaskoa eta patata frijituak. Pintxo potea ere antolatu dute eguen eta bariku arratsalderako eta zapatu goizerako. Azken egunean, domekan, paella erraldoi bat prestatuko dute, eta txartelak aurretik hartzea gomendatu dute.

Urtero moduan, bingo solidarioa ere egingo dute Sanlokoek, bariku eta zapatu gauerdian. Zuzeneko musikak girotuko du SanloBer festa: Azkaiter Pelox Band taldeak emango du kontzertua gaur gauean (22:00) eta Melissa & The Jacks taldeak zapatu gauean, 22:00etatik aurrera.

2023 10 01 sanlobeer festa egitaraua

2023 10 02 sanlobeer festa musika

2023 10 02 sanlobeer festa MELISA THE JACKS