Errosarioko Amaren omenezko ezpata dantza egunean bertan, urriaren 7an, egin dute aurten, zapatuan egokitu baita. Eguraldi eguzkitsua eta tenperatura altuekin egin dute gaurko ezpata-dantza.
Dantzarien arteko kate edo soka lotzeko ezpatak erabiltzen direla da dantza honen ezaugarri bereizlea. Dantzari batzuek heldulekutik heltzen diote ezpata pisutsuari eta punta eskaintzen dio aldamenean duen dantzariari, eta era horretan hainbat figura irudikatzen dituzte: izarrak, zubiak edo arrosak. Euskal ezpata dantzak badu gainerakoetatik bereizi ohi duen beste ezaugarri bat: bakarlariak ez dira taldeari loturik joaten, eta ezpata txikiak eskuan dantza erakustaldia egiten dute gainerakoen aurrean.
Europa osoan zabaldutako dantza generoa da ezpata-dantzena, eta baita Euskal Herrian ere. Dantza hauek boladan zeuden garaian, XV. eta XVI. mendean, ezpatak tresna zabalduak ziren eta denborarekin bi gauza gertatu zirela dio Oier Araolazak 'Berria' egunkarian: "Batetik, dantzetan ezpatak erabiltzea debekatu zen toki askotan, liskar iturri izaten zirelako, edota dantzatzerakoan ebakiak egitea erraza izaten zelako, nahiz eta ezpatari puntatik heltzeko lastoa edo beste materialak erabiltzen zituzten. Auziak, erailketak... izan dira. Maiz, ezpata dantzan hasi eta epaitegietan bukatzen zutelako dugu dantzen berri egun".
Azken urteetan Euskal Herriko hainbat tokitan berreskuratu dituzte antzina egiten ziren dantzok, Eibarren, Portugaleten edo Iruñean, besteak beste. Elgoibarren ere 2009an berreskuratu zuen Haritz Euskal Dantzari Taldeak, eta aurten amalaugarrez egin dute ezpata-dantza.
- ARGAZKI-BILDUMA: 2023ko Ezpata-dantza
∞Lotura duten albisteak:
- Errosarioko Amaren omenezko Ezpata Dantza irudikatu dute (2022-10-03)
- Errosarioko ezpata-dantzaren horma irudia margotzen ari dira Errosario kalean (2022-04-08)
- Kalegoen plazan egin dute aurtengo Errosarioko Amaren ezpata-dantza (2021-10-03)
- Koldo Lizarralderen omenez dantzatu zuten Errosario Kaleko Amaren Eztapa-dantza (2019-10-08)
- Ezpata dantza elizako arkupeetan egin dute euriagatik (2018-10-07)
- Hamargarren ezpata-dantzak aldaketak izango ditu ibilbidean (2018-10-04)
- Ezpatek batuta aritu dira dantzan Errosariko Amaren Egunean (2017-10-07)
- Aurten ez da Errosario kalean jairik egingo (2016-10-05)
- Elgoibarko tradizioan errotzeko asmoz birsortu dute ezpatadantza (2009-10-14)