Urtero moduan, Pilarika Egunean jokatuko dute, urriaren 12an. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, 10:30etik
11:30era, Kalegoen plazan. Txirrindularitzan federatutakoek 5 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko eta 10 euro gainerakoek. 12:00etan hasiko da lasterketa plazatik eta 3,8 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Idotorbe gaineraino. Iaz 27 txirrindularik hartu zuten parte igoeran eta Mikel Perez de Obanos txirrindulari eibartarra izan da azkarrena (13:46), Iker Eskibelen errekorra (12:48) ondu ez bazuen ere. Maite Urteaga zumaiarra izan zen azkarrena emakumezkoetan.
•Idotorbeko Igoera; azken urteetako irabazleak:
- 2022 Mikel Perez de Obanos eta Maite Urteaga
- 2021 Iker Eskibel
- 2020 (Ez zen jokatu pandemiagatik)
- 2019 Jon Astigarraga
- 2018 Iker Eskibel eta Amaia Urkidi
- 2017 Iker Eskibel
- 2016 Iker Eskibel eta Maite Maiora
- 2015 Ramon Garcia
- 2014 Josu Uriarte
- 2013 Jorge Gonzalez
- 2012 Mikel Hernandez eta Ainhoa Lendinez
- 2011 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2010 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2009 Josu Uriarte
- 2008 Josu Uriarte eta Ainhoa Lendinez
- 2007 Vicente Gonzalez
- 2006 Jorge Gonzalez
- 2005 Iñigo Lariz eta Ane Mendia
- 2004 Ramon Garcia eta Gotzone Aierdi
- 2003 Iñigo Lariz
- 2002 Iñigo Lariz
- 2001 Iñigo Lariz
- 2000 Iñigo Lariz
- 1999 Jose Mari Fernandez eta Ismene Fulgencio
- 1998 Ramon Garcia
- 1996 Jose Mari Fernandez
- 1995 Aitor Etxaniz eta Inma Ruiz