Eneko Ortegak ezarri zuen erritmoa izan zen indartsuenak bereizteko galbaea, eta aipaturiko hiru txirrindulariak heldu ziren lasterketa buruan igoerako azken zatira. Kilometro baten faltan, baina, erregaia ahitu zitzaion Ortegari eta ezin izan zion Perez de Obanosen eta Imanol Alvarezen pedal kolpeari eutsi. Elgoibartarrak eta eibartarrak indarrak gordeta zituzten azken metroetarako eta esprint luzean jokatu zuten garaipena. Errepide bazterretan ikusle gehien batuta zeuden tokian jo zuten esprint ikusgarria. Alvarez gailendu zen eta garaipena lortuta ametsa gauzatu zuen, bizitzan behin behintzat irabaztea desio zuen lasterketa zela esan baitzuen amaieran. Bideoaren amaieran jaso ditugu Imanol Alvarezen eta Maite Maioraren adierazpenak.
∞Lotura duten albisteak:
Probaren laburpen-bideoa eta irabazleen adierazpenak. Mila esker Imanol Konderi bideorako irudiak grabatzeko moto-gidari lanak egiteaatik.
•Idotorbeko Igoera; azken urteetako irabazleak:
- 2022 Mikel Perez de Obanos eta Maite Urteaga
- 2021 Iker Eskibel
- 2020 (Ez zen jokatu pandemiagatik)
- 2019 Jon Astigarraga
- 2018 Iker Eskibel eta Amaia Urkidi
- 2017 Iker Eskibel
- 2016 Iker Eskibel eta Maite Maiora
- 2015 Ramon Garcia
- 2014 Josu Uriarte
- 2013 Jorge Gonzalez
- 2012 Mikel Hernandez eta Ainhoa Lendinez
- 2011 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2010 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2009 Josu Uriarte
- 2008 Josu Uriarte eta Ainhoa Lendinez
- 2007 Vicente Gonzalez
- 2006 Jorge Gonzalez
- 2005 Iñigo Lariz eta Ane Mendia
- 2004 Ramon Garcia eta Gotzone Aierdi
- 2003 Iñigo Lariz
- 2002 Iñigo Lariz
- 2001 Iñigo Lariz
- 2000 Iñigo Lariz
- 1999 Jose Mari Fernandez eta Ismene Fulgencio
- 1998 Ramon Garcia
- 1996 Jose Mari Fernandez
- 1995 Aitor Etxaniz eta Inma Ruiz