Gurutze Gorriari eman diote San Roke jaietan zozkatutako orgatila

Barren.eus 2023ko urr. 19a, 11:14

San Roke jaietan zozkatu zuten orgatilaren jabea ez da agertu, beraz, jai batzordeko kideek sariko jan-edanak Gurutze Gorriari ematea erabaki dute.

San Roke jaiak antolatzeaz arduratzen diren Azkue auzoko lagunek aste honetan bertan eman diete produktuz betetako orgatilla Elgoibarko Gurutze Gorrikoei, goiko irudian ikus daitekeen moduan.

Gurutze Gorrikoek beharra duten herriko familien artean banatuko dituzte produktuak, Udalarekin eta Bergarako Elikagaien Bankuekin duten ekimeraren barruan. Hilean behin banatzen dute laguntza hori.