San Roke jaietako data aldatu dute aurten antolatzaileek, eta abuztu erdialdean beharrean, asteburu honetan ospatuko dituzte. Bariku arratsaldean hasiko dira ekintzak, eta auzora igotzeko autobus zerbitzua ere egongo da egun horretan. Txarridunako errotondatik irtengo da autobusa, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta 20 minutuko maiztasunarekin ibiliko da, goizaldeko 3:00ak aldera arte. Zapatuan ere egongo dira ekintzak. eta horrez gain, abuztuaren 16ko San Roke eguneko meza mantenduko dute egunean bertan eta ondoren salda eta txorizoa ere banatuko dituzte.