Kinto bakoitzak bere bazkaria antolatu behar du, baina eguna borobiltzeko Puro Relajo mariatxi taldearen kontzertua antolatu dute. Ez da Puro Relajok Elgoibarren joko duen lehen aldia izango, Herriko Antzokia bete zuten 2021ean eta Kalegoen plaza 2022ko sanbartolome jaietako Baserritarren Egunean eman zuten kontzertuan. Oraingoan Maalako parkean joko dute, 22:30etik aurrera.
2018an egin zuten estreinakoz kinto ospakizunen estreinako eguna, eta 23 taldek parte hartu zuten, mila lagun inguruk. Gero, bigarren eta azken ekitaldia egin zuten 2019an. Pandemiak eten zuen ospakizun honen soka eta lotu dute hirugarengorako bidea.