Zapaldu dute Aloñako tontorra, laugarren saiakeran

Barren.eus 2023ko urr. 24a, 09:51

Laugarrenean, aidanez. Morkaikok azken hiru urteetan antolatu du Aloña mendira igoteko umeentzako irteera, baina guztietan bertan behera laga behar izan zuten, elurteagatik ez bazen haizeteagatik.

Eguraldia lagun, laugarren saiakeran lortu dute Aloñako gaina (1238 metro) zapaltzea. "Haize pixka bat egiten zuen arren, mendian ibiltzeko eguraldi aparta eduki genuen domeka goizean, eta lortu genuen gaina zapaltzea. Oraingoan bai!", esan dute Morkaikotik, bertan behera gelditutako saiakerak gogoan. Umeentzako mendi irteera sasoiari hasiera eman dion irteeran, Arantzazutik irten eta Durun barrena ailegatu ziren tontorreraino. "Goiz pasa ederra. Bista zoragarriak eta lagun arte bikaina".

Hurrengo irteera azaroaren 12an egingo dutela aurreratu dute, Urregarai-Santa Eufemiara. (ikus irteeren egutegia)