Lagun Taldeak jarriko du txosna bihar, hileko azken zapatuko ferian

Barren.eus 2023ko urr. 27a, 12:29

Udalak eta Debemenek antolatuta, hileko azken zapatuko feria egingo dute bihar, urriak 28. Elgoibarko baserrietako produktuak egongo dira salgai, eta Artaldeko kideek ere salduko dituzte euren lanak.

11:00etan txosna zabalduko dute Lagun Taldea txirrindulari taldekoek, eta ohi duten legez, gau osoan erreko duten txerriarekin egindako pintxoak salduko dituzte. Zozketak ere egingo dituzte Lagun Taldeakoek. Bizikletan ibiltzeko bi kasko, bi motxila, Euskalteleko hiru kamiseta eta Laboral Kutxa taldeko beste hiru kamiseta. Euro batean salduko dituzte zozketan parte hartzeko txartelak, eta 13:30ean egingo dute zozketa. 

Ohi moduan, baserriko produktuen salmenta egingo dute Kalebarren plazan, 9:00etatik 14:00etara. Eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa egongo da.

2023 10 27 txerria elgoibar lagun taldea ferian b1