Etxeberria-Osoro familiak 7.300 euro irabazi ditu 'Esta casa es una mina' telebistako lehiaketan

Barren.eus 2023ko urr. 30a, 14:47

Parte hartzaileen etxean 10.000 euro ezkutatzen dituzte Julian Iantzik aurkezten duen 'Esta casa es una mina' (ETB2) telebista saioan.

Yolanda Alzolak, Ahikar Azkonak eta Mario Campoyk osatutako hirukoak ezkutazen du dirua parte hartzaileen etxean, euren irudimena eta gaitasuna erabiliz, etxe jabeek gutxien espero dzaketen etxeko toki eta bazterretan. Etxeko bizilagunek orduerdiko epea dute ezkutatuko billeteak aurkitzeko, eta noizean behin Iantzik emandako pista edo aholku modukoei segika aritzen dira ezkutatutako diruaren peskizan. Hori da ETB2ko saio berri honen funtzionamendua, gutxi gorabehera.

Saioko atal batean Etxeberria-Osoro familia elgoibartarra izan zen protagonista, eta ez ziren batere gaizki moldatu, 7.320 euro topatu baitzituzten, horretarako Mendexan duten etxea hankaz gora laga behar izan bazuten ere.

 

2023 10 30 estacasaesunamina ETB2 saioa mila osoro 2 julian iantzi

 • Sandra Caeiro, gutxigatik kanpoan
Telebista saioekin jarraituz, hau ere Julian Iantzik aurkeztutakoa, "El Conquis" saioko lehen lehiakidea izateko hautagaien artean zegoen Sandra Caeiro mendaroarra. Gaztea irratiko ikus-entzuleek zuten hiu hatagaien artean lehen lehiakidea aukeratzeko aukera, eta horietako bat zen mendaroar gaztea. Azkenean, baina, Eñaut Izeta aiar gazteak jaso zuen boto kopuru handiena, ia 4.000 boto, eta bera izango da urtarriletik aurrera emango duten saioaren 20. ekitaldiko lehen lehiakidea. Caeirok ere aldeko boto asko jaso ditu eta lehen postua oso gertu izan duen arren, saioan parte hartzeko aukea berri baten zain egon beharko du.