Sandra Caeiro mendaroarra da 'El Conquis' saioko lehen lehiakidea izateko hautagaietako bat

Barren.eus 2023ko urr. 17a, 12:39

Gutxi falta da ETB2ko 'El Conquistador del fin del mundo' telebista saio arrakastatsuaren 20. ekitaldia hasteko.

Urtero legez, abentura hasi aurretik, Gaztea irratiko ikus-entzuleei lagako diete "El Conquis" saioko lehen lehiakidea izango dena hautatzeko aukera. Hiru lehiakide proposatu dituzte eta boto gehien jasotzen duenak lekua izango du saioan. Mendaroarra da hiru hautagai horietako bat, Sandra Caeiro, hain zuzen ere.

Hiru hautagaien aldeko botoa emateko, HEMEN

22 urteko mendaroar gaztea suhiltzaile izateko prestatzen ari da eta une honetan herriko taberna batean lan egiten du. Kirolari amorratua ere bada, bere burua aurkezteko saiora bidali duen bideoan azaldu duenez. Mendaro guztia ikurrina herrira ekartzeko zain duela ere aipatzen du bideoan. Beste bi mendaroar ere saiatu izan dira 'El Conquis"-eko ikurrina eskuratzen: Jurdan Ezenarro 2020ko saioan, eta Andoni Zuluaga 2019an.

 Astebetez luzatuko da bozketa, eta Gazteako estudiotik ere pasako dira hiru hautagaiak, "El Conquis"en hogeigarren edizioko lehiakide izateko dituzten dohainak erakusteko. Gazteako 'Gu' saioan jakinaraziko dute nork jaso dituen boto gehien, urriaren 23an.

∞ Lotura duten albisteak: