Atzo, azaroak 1, jokatu zuten Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa Nafarroako Arenan eta Vicentek jantzi zuen txapela. Atzokoa bigarren txapela du nafarrak maila gorenean [2019an jantzi zuen estreinakoa].
Lau kana-erdiko enbor, lau 60 ontzako eta lau oinbiko moztea zuten atzoko lana, eta Vicentek 41 minutu eta 11 segundoko denboran osatu zuen. Lau bat minutu gehiago behar izan zituen Hodei Ezpeletak berea egiteko (45:58), eta Oier Kañamares nafarra sailkatu zen hirugarren, 50:15 segundoko denborarekin. Atzetik gelditu ziren Julen Gabirondo, Josean Etxeberria eta azken orduan Jokin Urretabizkaiaren lekuan lehiatu zen Xuban Kañamares. Lesio bat tarteko ez ezin izan zen lehiatu atzo Urretabizkaia.
- Hodei Ezpeletak irabazi du Euskal Herriko aizkolari txapelketa, bigarren urtez jarraian (2022-11-27)