Errigoraren tomate saltsaz eginiko almandrongila pintxoak dastatuz ospatu dute ekimenaren 10. urteurrena

Barren.eus 2023ko aza. 3a, 13:02

Elgoibarko Errigoraren komunitateak 10. urteurrena ospatu du ostegun honetan Kultur Kafean.

Aurten hamar urte bete dituen Errigorara proiektuari buruzko bideo bat ikusi zuten lehenik, eta elkarrekin aritu ziren gero solasean, "Nafarroako hegoaldeaz, euskarari buruz, zubiak eraikitzeaz...". Kultur kafean prestatu duten pintxoa dastatu zuten ondoren. Errigoraren tomate saltsaz eginiko almandrongilak "mundialak" zeudela ziurtatu dute. Errigoraren Elgoibarko taldeak eskerrak eman dizkie egitasmoa posible egiten duten guztiei, eta bide batez, Kultur Kafeko ardurdunen prestutasuna ere nabarmendu eta txalotu dute.

2023 11 04 errigora komunitatea 10urteurrena bideoa 1

2023 11 04 errigora komunitatea 10urteurrena bideoa

∞Lotura duten albisteak: