Mendi zinemagintzako film onenak, gaur, Herriko Antzokian

Barren.eus 2023ko aza. 3a, 14:05

Morkaikoren eskutik, aurten ere Bilbao Mendi Film Festivaleko Alpinismoko eta Eskaladako film onenak emango dituzte, gaur (azaroak 3), Elgoibarko Herriko Antzokian.

21:00etatik aurrera lau film labur ikusteko aukera izango da:

  • Agur Artzai (27'). Erretiroa hartzear dagoen Jose Ereño Gorbeiako artzainaren erretratua Julen Zubiete zuzendariaren eskutik, azken honek aitarekiko doluarekin uztartzen du. Euskarazko Film Onenaren saria eta Gazte Epaimahaiaren Saria jaso zituen 2022ko zinemaldian. 
  • This is Beth (18'). Beth Rodden eskalatzaile estatubatuarra 40 urtetan, eliteko erakusleihoaren presiopetik askatuta, libre. Epainmahaiaren saria jaso zuen.
  • New way up (25'). Parapentearen iraultza Karakorumen alpinismoa egiteko.
  • Eñaut Izagirre elgoibartarrak eta bere abenturakideek ondutako Into the Ice ikus-entzunezkoa. 

Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloaren (UMEZ) barruan emango dituzte Film Festivaletik pasatako perlok. Morkaikoko eskalada taldeak aurtengorako prestatu duen UMEZ zikloko lehen hitzaldia azaroaren 8an izango da. Islandiara bizikletaz eginiko bidaia kontatzera etorriko da Igone Mariezkurrena Kultur Etxera.

Sarrerak leihatilan salduko dituzte, 4 euroan. 

2023 10 25 UMEZ zikloa morkaiko kartela mendifilm