Magosto Eguna antolatu du Galiza Etxeak zapaturako

Barren.eus 2023ko aza. 9a, 15:27

Udazkeneko ohiturari jarraituz, Magosto Eguna antolatu du Elgoibarko Galiza Etxeak, zapaturako, azaroaren 11rako.

Azken urteetan bezala, Maalako parkean egingo dute. Galiziatik ekarritako gaztainak erreko dituzte danbolinetan, eta 11:00etatik aurrera banatuko dituzte, doan. Horrez gain, Galizako ardoa dastatzeko aukera ere egongo da, katiloa bi euroan erosita. Galiziako bestelako produktuak ere salduko dituzte Maalan jarriko duten postuan.

Iaz egin zuten Magosto Egunean 200 kilo gaztaina banatu zituzten.

2023 11 09 2022 11 12 magosto eguna gaztainak danbo b1 maalan BARREN