Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu zuten Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldia, DanobatGroupen eta IMHren laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Jaurlaritzaren babesarekin. (ikus hemen bideoetan)
45 urtez Pitxintxuko nagusi eta langile izan diren Izaskun eta Marijose Estibaritzi agur esan eta dendan erreleboa hartu dien Sara Arriolari ongietorria egin zieten, Maite Lopez Las Heras poetaren, Haritz euskal dantzari taldeko Ane Espilla dantzariaren eta Andoni Urbieta txistulariaren laguntzarekin.
- Ikus hemen Euskara ala ezkara jardunaldiak eman duen guztia, urteka antolatuta