Sarean ikusgai dago 'Euskara ala ezkara literaturan?' jardunaldiak eman zuena

Barren.eus 2023ko aza. 13a, 09:41

Internetera igo ditugu urriaren 7an Elgoibarren antolatu zuten Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldiko bideoak.

Gotzon Garate idazle eta euskaltzalearen omenez antolatu zuten jardunaldia Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak, DanobatGroupen eta IMHren laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Jaurlaritzaren babesarekin.

Hamabi idazle eta musikari bat bildu zituzten aurtengo jardunaldirako antolatzaileek, euskal kulturgintzan erreferente direnak guztiak, eta 65 bat lagun elkartu ziren IMHko aretoan haiei entzuteko.

Urtero moduan, Euskaralaezkara.eus webgunera igo dugu material guztia, hantxe dagoelako bilduta urte guzti hauetan Euskara ala ezkara jardunaldiak eman duen guztia, urteka antolatuta. Hala ere, hona ere ekarri dugu aurtengoak eman duena.

Laburpen-bideoa:

Andu Lertxundi: Sarrera hitzaldia:

Harkaitz Zubiri: Kulturak guztia alda dezake

Iñigo Aranbarri eta Miren Amuriza: "Hitz egokiaren bila'

'Itzulbideak, itzulinguruak eta itzulipurdiak' mahai-ingurua: Uxue Alberdi, Arrate Hidalgo eta Harkaitz Cano

Jasone Osoro, Asier Serrano eta Irati Jimenez: 'Nola sortzen da irakurlea?' mahai-ingurua

Oihana Arana: 'Zenbat bizi!'

Pitxinturen eskualdatzea

   

Iban Urizar eta Uxue Alberdi: 'Meza Nagusia'