17:00etan abiatu ziren Kalegoen plazatik eta kale barrutik egin zuen tropelak Maalara arteko bidea, handik Sallobenterantz hartzeko. Udaltzainek eta Lagun Taldeko moto zale batek zabaldu zieten bidea, eta Euskaltel-Euskadiko autoa eraman zuten atzetik. Tartean, tropela, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak eta Debabarrenako txirrindularitza eskolako txirrindulari gaztetxoak, nahasirik. Oraintxe erasoa, oraintxe esprina, ibili ziren ibilbide osoan zehar, lagun giroan, eta gozatu zuten harrobikoek.
Sallobentera ostera egin ondoren, nork bere etxerako bidea hartu zuen, baina Arriaga auzoraino lagundu zien Euskaltel-Euskadiko Xabier Isasak Mendarotik errepidez etorritako txirrindulariei eta haien arduran etorri zirenei. Atzoko ekintza herri osoari zabaldutakoa zen, baina Lagun Taldekoek bakarrik parte hartu zuten.
- Euskaltel txirrindulari taldeari harrera ofiziala egin dio Elgoibarko Udalak (2023-11-15)
- Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeak Elgoibar aukeratu du denboraldiaurrea prestatzeko (2023-11-13)
- Ion Lazkano: “Gure proiektuak zentzua hartuko du gaur 8-9 urte dituen ume batek Laboral Kutxako mailota janztearekin amets egiten duen egunean” (2023-10-27)
- Denboraldi berriko lehen kontzentrazioa Elgoibarren egingo du Laboral Kutxak, Euskadi Fundazioaren emakumeen txirrindulari taldeak (2023-10-24)