Ingurumen teknikariari laguntzeko teknikaria, zerbitzuen digitalizazioaren esparruan laguntzeko teknikari bat eta prozesu administratiboen digitalizazioan laguntzeko teknikari bat behar ditu Debabarreneko Mankomunitateak. Interesdunek azaroaren 24ra arte dute izena emateko epea.
Mankomunitatetik helarazitako xehetasunen arabera, hiru gazte langabeei egingo dizkieten kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta 12 hilabeteko iraupena izango dute.
Enplegu eskaerak Lanbidek kudeatuko ditu eta interesa dutenek izena eman beharko dute azaroaren 24a aurretik, honako helbide elektronikoan: lanbide.euskadi.eus, Nire Lanbidenet bitartez. Kontratazioa, berriz, Next Generation funtsetatik jasotako dirulaguntza bidez finantzatuko da.