Skaterrek festa batekin ospatu zuten bosgarren urteurrena, joan den azaroaren 17an, Basarten dagoen skate parkeak bost urte betetzen zituen egunean. Giro onean joan zen musikaz girotutako ekitaldia, eta saririk eta jan edanik ere ez zen falta izan. Eta, garrantzitsuena, jauzi eta trukoak eginez gozatu zuten. (ikus bideoan)
Elgoibarko Udalak Emakumea Surflari Elkartearekin, Ipar Surf & Skate Eskola eta Jart-ekin elkarlanean antolatu zuen skate parkearenn bosgarren urteurreneko jaia.