Bazkide kanpaina hasiko du Baso Biziak Taldeak

Barren.eus 2023ko aza. 24a, 10:07

Elgoibarko Baso Biziak taldeak 100 bazkidetik gora ditu dagoeneko, baina taldea sendotzeko bazkide berriak lortu nahi dituzte.

Horretarako bazkide kanpaina berri bat hasiko dute. Kalera irtengo dira, eta aurten egindakoari buruzko informazioa emango dute, herritarrak taldera erakartzeko. Gaur musika eskola aurrean egongo dira, 18:00etatik 20:00etara. Bihar eta abenduaren 30ean merkatu plaza parean jarriko dira, 11:30etik 13:30era.

Bazkide egiteko honako online formulario hau ere bete dezakete interesdunek: https://tinyurl.com/elgoibarkobasobiziak

Elgoibarko Baso Biziak taldeak joan den azaroaren 11n estreinatu zuen denboraldi honetako landaketa denboraldia. Hogei lagun aritu ziren bertako zuhaitz landare espezieak landatzen Muskirutzuko lurretan (goiko eta beheko argazkietan).

2023 11 24 baso biziak elgoibar landaketa 2

∞Lotura duten albisteak: