Dislegi Debabarrena elkarteak kudeatuko du txosna bihar, hileko azken zapatuko ferian

Barren.eus 2023ko aza. 24a, 11:11

Udalak eta Debemenek antolatuta, bihar izango da azaroko azken zapatuko feria. Hilero bezala, 9:00etatik aurrera Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da Kalebarren plazan, eta Artalde artisau taldekoek ere euren postuak jarriko dituzte.

11:00etan zabalduko dute txosna, eta oraingoan Dislegi Debabarrena elkarteak kudeatuko du. Elgoibarko harategietako osagaiekin egindako pintxoak salduko dituzte. 12:00etatik aurrera umeentzako tailerrak egongo dira, eta eguerditik aurrera, ganadu erakuseta.