Kuadrilla ezberdinetako lagunek eman zuten izena eta zozketa bidez osatu zituzten taldeak, neskaz eta mutilez osatutakoak. Plazan batuko dira zapatuan, abenduaren 2an. Talde argazkia aterako dute 09:00etan eta 10:00etan hasiko dute lehia.
Etxebeko bidegurutzean eta Berasaluzen izango dira erreleboak, eta errepidearen ezaugarriak kontuan hartuta, autoetan ez igotzeko eskatu diete ikusleei. Iaz, Alain Zulaika, Patxi Salegi eta Ander Gorostegi gailendu ziren. Kirol erronka amaitutakoan, parte-hartzaile guztiek elkarrekin bazkalduko dute eta Patxangoi erromeria taldeak girotuko du bazkalostea eta hortik aurrerakoa.