Iazko ekainean apustu berezia jokatu zuten Mendaron 24 gaztek. Taldeka, erreleboka, Herriko Enparantzatik Gaintxipiara arte nor azkarrago iritsi zen jokoa. Alain Zulaika, Patxi Salegi eta Ander Gorostegi gailendu ziren azkenean, 33:00:12ko denbora eginda.
Aurtengoa, baina, are bereziagoa izango da, herriko beste kuadrilletara ere zabaldu dutelako apustua eta guztira 54 lagunek, neska eta mutil, eman dutelako izena. Taldeka, erreleboka, Herriko Enparantzatik Gaintxipiara arteko bidea egin beharko dute aurten ere, eta nor azkarrago iritsi izango da jokoa. Etxebeko bidegurutzean eta Berasaluzen izango dira erreleboak. Kuadrilla ezberdinetako jendea dago izena emandakoen artean, baina taldeak orekatzea beti denez zaila, zozketa bidez osatu dituzte taldeak. Domeka iluntzean egin zuten zozketa eta hiru laguneko hemezortzi talde egin dituzte.
10:00etan hasiko dute lehia.