Jakinarazi dutenez, 92 metro koadroko espaloia sortu dute horma irudiaren azpian, aparkalekuaren eta eraikinaren bitartean. Arrapala bat ere eraiki dute, irisgarriagoa izan dadin, eta bi berdegune txiki ere sortu dituzte, horietan lau zuhaitz landatuz. Eta, lau eserleku ipini dituzte, herritarrek "atseden hartzeko eta sozializatzeko" aukera izan dezaten. Ikus hemen inguruak lehenago zuen itxura.
Lanok 21.344,97 euroko kostua eduki dute, dagokion BEZa kontuan hartu gabe.