Santa Ana kaleko horma irudia, prest

Barren.eus 2022ko abe. 23a, 12:24

Partaidetza prozesu bidez aukeratu zuten herritarrek Santa Ana kale hasieran dagoen etxebizitzaren horman margotzeko horma irudia, eta Pablo Astrainen 'Ibai Berria' lanak jaso zituen boto gehien. 980 bototatik, 445 eskuratu zituen proposamenak. 

Herritarrek euren botoekin aukeratu zuten Astrainek aurzketutako bi proposamenetako bat, ‘Ibai berria' izenekoa, eta azaro amaieran hasi zituen diseinua hormara eramateko lanak, garabi baten laguntzaz, tamaina handiko irudia margotu baitu.

Azken asteotan ikusi ahal izan da Astrain bera horma irudia egiten, eta dagoeneko bukatu du lana. Ingurune horrek itxura berria hartu du.

Astrain kale artean espezializatutako margolaria da eta era honetako horma irudiak egin izan ditu aurrez ere, esaterako Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurrenaren omenezko ehun metroko horma-irudi hau Bilboko Olabeaga auzoan. Astrainek Instagramen duen kontuan ikus daitezke bere lan gehiago.

2022 12 22 horma irudia santa ana elgoibar BARREN

2022 12 22 horma irudia santa ana elgoibar 1 BARREN

2022 12 22 horma irudia santa ana elgoibar 2 BARREN

∞Lotura duten albisteak: