Lizarralderi eta Arrizabalagari ihes egin die Gipuzkoako Txapelketako finalak

Barren.eus 2023ko abe. 2a, 14:03

Gorka Lizarralde eta Kepa Arrizabalaga palista elgoibartarrek ezin izan dute Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako 1. mailako finala irabazi.

Bigarrengo saiakeran ere ezin izan dute Gipuzkoako gorengo mailako titulua eskuratu, 2019an moduan finala galdu baitu Lagunak Pilota Eskolako bikoteak. Danok Bat taldeko Igor Elezgarai eta Xabi Garalde mutrikuarrek jantzi dute txapela, finalean 19-25 gailenduta. Partidaren erdialdera arte aurretik ziren markagailuan elgoibartarrak, baina ezin izan zioten aldeari eutsi, eta mutrikuarren burura joan zen txapela ordu bat eta 45 minutuko iraupena eduki zuen partida gogor eta lehiatuan. Galdu arren, Lizarralde eta Arribillaga pozik daude egindako lanarekin.

Zarautzeko Aritzbatalde pilotalekuan jokatu zituzten bariku iluntzean, gomazko paletako nagusien 1. eta 2. mailako finalak.

2023 12 01 pala finala lizarralde arrizabalaga txapeldunegaz