Finalerdietan Loiolatarrak taldeko Salaberria eta Aroztegi kanporatu zituzten (20-25 joanekoan, Donostian; eta, 25-12 itzulerakoan, Elgoibarren).
Finala Zarautzeko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko dute abenduaren 1ean, 18:30etik aurrera. Elgoibartarrek Danok Bat taldeko Igor Elezgarai eta Xabi Garalde mutrikuarrak izango dituzte aurkari. Mutrikuarrek 2018an ere iritsi ziren finalera, baina galdu egin zuten. Lizarralde eta Arrizabalaga ere ailegatu ziren finalera, 2019an, eta gutxigatik ez zuten txapela irabazi.
GipuzkoakoTxapelketan "maila oso handia" dagoela azaldu dute Lagunak pilota eskolatik, eta gaineratu dute "Gipuzkoa nabarmentzen dela Bizkaian, Araban edota Nafarroan jokatzen dituzten pala txapelketen artean, dagoen mailagatik".