115.300 metro egin dituzte igerian Zaporeak elkartearen aldeko Igeriketa Erronka Solidarioan

Barren.eus 2023ko abe. 5a, 14:13

Elgoibarko Igeriketa taldetik jakitera eman dutenez, 58 lagunek hartu zuten parte Igeriketa Erronka Solidarioaren laugarren aldian, joan den zapatuan.

Erronkak iraun zuen hiru orduetan hainbat igerilari pasa ziren Olaizagako igerilekuetatik, eta ahalegin bikoitza egin zuten. Batetik, Zaporeak Elkartearen aldeko dirukutxak bete zituzten euren borondateaz; eta, bestetik, ahal zuten metro gehien igerian egiten saiatu ziren, guztien artean ahalik eta markarik onena lortzeko. Igerian aritu ziren 58 lagunen artean 115 kilometro egin zituizten igerian (ikus bideoan). Antolatzaileak "oso pozik" gaude ekimenak izan duen harrerarekin eta joan zen urteko langa aise gainditu dela zehaztu dute. Iaz 84 kilometro egin zituzten. Dirua jasotzeko erabili zituzten bi kutxak Zaporeak elkarteak Donostian duen egoitzan daude dagoeneko, elkarteko ordezkari Josu Mugerzari eta Josean Oruetari eman baitzizkioten kutxak joan den zapatuan. 328 euro batu dituzte aurten.

 • Erakustaldia eta Josean Agirreri aitortza
Goiz partean egin zuten Igeriketa Erronka Solidarioa, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean erakustaldia eman zuten igeriketa eskolako 40tik gora neska-mutilek. Gainera, 26 urtean igeriketa taldeko presidentea izan zen Josean Agirreri horrenbeste urtean taldearen alde eta igeriketaren alde egindako lanagatik aitortza ere egin zioten. Txapel bat oparitzeaz gainera ohorezko aurreskua dantzatu zioten igeriketa taldeko kideek (ikus bideoan).

 

2023 12 02 igeriketa erronka solidarioa orok zaporeak BARREN

2023 12 02 igeriketa erronka solidarioa zaporeak BARREN

2023 12 02 igeriketa erronka solidarioa dirua ematen zaporeak

2023 12 02 igeriketa erronka solidarioa antolatzaileak zaporeak