Hilaren 20an eta 21ean eman beharko da izena Elgoibarko errege desfilerako

Barren.eus 2023ko abe. 15a, 12:48

Elgoibarko parrokiako katekistek eta haien bueltako boluntarioek antolatu izan dute 35 urte baino gehiagoan errege desfilea Elgoibarren, baina aurten erreleboa eman die herritar talde batek.

Eta antolatzaileek jakinarazi dute abenduaren 20an eta 21ean eman ahalko da desfilean parte hartzeko izena, Aita Agirre kulturgunean, 17:00etatik 18:00etara bitartean.

Hiru erregeak eta haien segizioa urtarrilaren 5ean iritsiko dira Elgoibarrera, urtero moduan, eta kalez kale ibiliko dira. (ikus 2023ko desfilea)