Txankakuaren ginkanak baditu irabazleak

Barren.eus 2023ko abe. 18a, 15:27

Ginkana estiloko kanpaina jarri zuen martxan Txankakuak azaro erdialdean, eta parte hartu dutenen artean 5.000 euro banatzeko zozketa egin berri dute.

'Elgoibarren erosteak saria du' lelopean egin duten kanpainaren barruan, Txankakuaren baitako establezimenduetan kartilla batzuk eskuratu ahal izan dituzte bezeroek, eta haiexek bete behar zituzten erosketa bat egiten zuten aldiro. Saltzaileak zigilu bat jartzen zion kartillari, eta hala osatu behar zuten, baina hori bai, zigilu guztiak ezberdinak izan behar ziren: hau da, ez zuen balio erosketa guztiak denda berean egiteak. Hala egin duten guztiak sartu dira joan den barikuan egin zuten zozketan. Txankakuak 5.000 euro banatu ditu erosketa-bonoetan, eta honako hauek dira 21 sarituak (1.000 euroko sari bat eta 200 euroko hogei sari):

  • 1.000 € Mari Jose Ostolaza
  • 200 € Nerea Barrutia
  • 200 € Naiara Ibarra
  • 200 € Maria Isabel Aizpurua
  • 200 € Ainhoa Urbieta
  • 200 € Montse Seija
  • 200 € Rosi Perez
  • 200 € Ainhoa Mateo
  • 200 € Ana Artetxe
  • 200 € Nuria Salegi
  • 200 € Rufina Roman
  • 200 € Ana Andonegi
  • 200 € Juan Luis Astigarraga
  • 200 € Marian Zabala
  • 200 € Maite Zabala
  • 200 € Maier Leiaristi
  • 200 € Esther Lizarriturri
  • 200 € Maialen Arberas
  • 200 € Sandra Pinacho
  • 200 € Maria Lopez
  • 200 € Amparo

 

Hona zozketa egin zuteneko bideoa: