'Elgoibarren erosteak saria du' lemapean egin du merkatarien elkarteak ginkana, eta halaxe dela egiaztatu ahal izan dute 21 elgoibartarrek, joan den barikuan egin zuten zozketan sarituak izan direnek, alegia. Lagun batek, Maria Asuncion Jubetek, 1.000 euroko saria jaso du, eta 200 euroko hogei sari beste horrenbeste lagunek. Txankakua Merkatari Elkarteko kide diren zerbitzu eta saltokietan gastatzeko erosketa-bonoetan jaso dute gaur saria.